Elgorri eternala

Erabiltzailearen aurpegia Artzai Gaspar 2024ko urr. 31a, 12:45

Belen Gopegi idazlearen hitzetan, prekarietatea gazte garaiko bidesari gisa irudikatu nahi izan da. Elgorri bat bezala, pasatu egin behar da eta, ondotik, bizi-kalitatea hobetzen omen da. Bidesaria, ordea, bizi beharreko espazioa bihurtu da gazte langileontzat. 

Gure belaunaldia krisiak eta etengabeko gainbehera ekonomikoak ezaugarritu dute: bizitzaren garestitzea, etxebizitzarako sarbide eza, gure gurasoen zaintzarako baliabide falta, antsietate kronikoa, langabezia eta despolitizazioa. Modu beldurgarrian normalizatzen eta barneratzen ari da miseriarekiko tolerantzia azken garaiotan. Eta, jakina, desesperantzarako arrazoiak hamaika dira. 

Gazte Topagune Sozialista ospatzen ari da urriaren 31tik azaroaren 3ra. Despolitizazio garaiotan, urgentziazkoa da miseriarekiko tolerantzia galtzea, formatzea, eztabaidatzea eta baliabideak antolatzea. Elgorriak eternal izateari utziko badio, bandera gorripean izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!