Ahoztar Zelaieta kazetariaren ikerketa batek egiaztatu du Abarzuzako Anderatz eskola zaharrak eskuin mturreko talde batek erosi duela. 2009an iritsi ziren talde ultraeskuiaren lehen kideak zonaldera, eta geroztik, kopurua gero eta handiagoa da. Igoera horrek, noski, ezinegona sortu du Abartzuzan, Deierrin eta Gesalatzen.
Maestro Avila Fundazioa da talde honen aterkia, eta 150 kide ditu. Gesalatzen, esaterako, biztanleriaren %15a ultraeskiuneko taldearen kide dira. Hori gutxi ez, inolako lotsarik gabe urtero Fernando Ros Abartzuzako bizilagun ohiaren omenez egiten den ekitaldia oztopatu zuten. Guardia Zibilak, nola ez, talde honen jarrera babestu zuen eta 1986an Hernanin hil zen Rosen omenezko ekitaldia ez zen gauzatu lehengoz azken 40 urteetan.
Herria, beti bezala, faxisten aurka antolatu da. Abartzuzako Udalaren geldotasunaren aurrean, Herri Antifaxistak plataformak manifestazioa deitu du azaroaren 22rako. Goizeko 11tan abiatuko da Arizalatik, eta Abartzuzan bertan izango du amaiera. Faxistek argi izan dezaten gurean lekurik ez dutela, gurea herri aurrerakoia eta anitza baita.