Etxea erosi nahi dut

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Santamaria Sorbet 2025eko urriaren 14a

Nahiko gazteak gara oraindik, baina lagunartean etxea erosteko ametsek gure zenbait elkarrizketa bereganatu dituzte. Ametsak, bai. Oso urrun baitugu etxe bat erostearen buruhauste hori. Behintzat, buruhauste bat gutxiago. 

Duela gutxi ikus nuen Europako mapa bat sareetan, eta horretan azaltzen zen Espainian gazteok emantzipatzen azkenak garela Europar Batasunean. Ezetz asmatu, batez beste, zein adinarekin? Lehenak Eskandinaviako herrialdeetako gazteak dira, 21 urterekin. Frantzian, 23 urterekin;Alemanian kasik 24 urterekin; eta, Polonian, 27 urterekin. 

Guk Iruñerrian bizitzeko asmoa dugu, baina lagunek diotenez, ni oraindik ez naiz ausartu Idealista eta horrelakoetan sartzera ere, prezioek gure hiritik hurrentzen gaituzte. Non biziko gara? 

Batez beste, 30 urte eta pikorekin emantzipatzen dira hemen. Urrun eta berandu, beraz. Gurasoek maite nautela esan arren, noiz arte izango naute etxean? Errotik aldatu behar da etxebizitzaren politika, oinarrizko eskubidea baita, ez gutxi batzuen negozioa!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!