Etxebizitza duina izateko eskubidea

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Santamaria Sorbet

Espainiako Konstituzioaren 47. artikuluak dio herritar orok etxebizitza duina izateko eskubidea duela, eta, gainera, botere publikoek hori sustatzeko politika publikoak bultzatuko dituztela, oinarrizko eskubide hori egingarria izan dadin. Gazteek, batez ere, hori gezurra dela jakin badakigu. 
Askok gure gurasoen etxetik alde egin ezinik jarraitzen dugu; bada garaia emantzipatzeko aukera izan dezagun. Sikiera, aukera. Alokairuen prezioek gora egiten dute etengabe, oinarrizko eskubide batekin espekulatzen dutenen erruz. 
Baina azkenaldian, etxebizitzaren arazoa edozein adin-tarteri eragiten dio. Astearte honetan, oldarkor, etxegabetzea egin dute Antsoainen, eta Nerea zein bere seme-alabak etxe gabe utzi dituzte. 
Astelehenean, ALDA taldeak etxe bat okupatu zuen Hendaian, etxearen jabeak alokairuaren legea urratu baitzuen. Batzuk aberasten diren bitartean, zaurgarrienoi oinarrizko eskubide bat ukatzen zaigu. Beraz, bada garaia zerbait egiteko, ezta? ALDA elkarteak bidea erakutsi digu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!