Aurreko astean jakin genuen Elortzibarren mozio zentsura sinatu zutela oposizioko hiru alderdiek, eta, ondorioz, UPNk alkatetza izateari utziko dio. Elortzibar Aldatuk, AINE taldeak eta Somos Valle alderdiak sinatu dute mozioa, eta lehenengo bien artean txandakatuko dute alkatetza legegintzaldiaren hurrengo bi urteetan, 2027ko hauteskundeak bitarte.
Urte batzuk igaro dira erregionalistek Nafarroako Gobernuko agintea galdu zutela. Beraz, gero eta leku gutxiagotan agintzen dute, gero eta botere kuota gutxiago dute. Egoera honek alderdiaren barruan aldaketak ekarri ditu, eta Javier Esparzak alderdiaren gidaritza utzi zuen, kasik behartuta. Norabidea aldaketa egon da UPNn, beraz: Ibarrola, zeinari Iruñean mozioa egin zioten, eta Toquero dira orain agintari nagusiak. Aldaketa ez da onerako izan, ordea.
Dena den, nik ez dut hori epaituko. PSNk ez ditu Lizarrako aurrekontuak babestuko, eta UPNko agintariek bakarrik geratuko dira agintean. Ezin aipatu gabe utzi Lizarran EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien batuketak gehiengoa duela, baina PSNk UPNri eman zion alkate makila.
Gauzak horrela, UPNk Lizarrako alkatetza galdu lezake, baina merezi ote? Merezi ote du PSNk horrelakorik egitea? Nik argi dut: ez. Hala ere, joko politikoa ezaguturik, UPNk galtzen duen hurrengo alkatetza Lizarrakoa izango da?
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!