Armatu zaitez

Dirutza inbertitutko dute Europaren berrarmatzean, ‘rearme Europe’ programaren baitan. Europar Batasuneko estatu gehienek diru partidak onartu dituzte armagintzan bideratzeko. Errusia omen da gure etsaia, eta balizko eraso bati aurre egiteko prest egon behar garela diote agintariek. Hortxe argudioa, eta aitzakia, berrarmatze horretan milioika euro gastatzeko. 
 Hori gutxi ez, Europako armadaz ere hitz egin dute. Edo, soldaduska derrigortzeaz. Egunero daude ahots adituak, teorian adituak direnak, gerra diskurtso hauxek hauspotzen. Telebistako kateetan, irratian edo egunkarietan. Fulanito de tal, Defentsan adituari, zenbatetan entzun diogu inminente hitza? Zenbat berehalako eraso, zenbat berehalako inbasio.
Estrategia argia da: gizartean beldurra ezarri nahi dute armagintzan inbertituko duten neurriz gainezko kantitateak justifikatzeko. Beldurtzen bagaituzte, beldurra badugu oniritzia emango diogu berrarmatzeari. 
Gezurra da, ez da berehalako erasorik egongo; ez da berehalako inasiorik egongo. Baina zu, bizilagun maitea, armatu zaitez. Betikoak aberastuko diren bitartean, beldurtu zaitez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!