Sunsundegui eta BSH. Altsasu eta Eskiroz. 2024ko azken hilabeteak latzak izan ziren Nafarroako bi lantegi hauetan lan egiten dutenentzat. Izan ere, azarotik hartzekodunen konkurtsoan dago Sakanako enpresa, kasik 50 milioi euroko zorrari ezin aurre eginez. Aterabide bakarra, hortaz, inbertitzaile bat aurkitzea da, zeinak zorrari aurre egin beharko dion. Zer egingo du Nafarroako Gobernuak? Zer egingo dugu herritarrok? Ezin gara ixilik gelditu.
Antzeko egoera bizi dute Eskirozeko BSH lantegiko langileek. Abenduan zuzendaritzak lantegia ixteko asmoa iragarri zuen, eta langileen susmo txarrak baieztatu zituen. Erabaki honek 600 langileri eragingo lieke, baina zeharka kaltetuak gehiago lirateke. Zer egingo du Nafarroako Gobernuak? Zer egingo dugu herritarrok? Itxierei aurre egin behar diegu.
Nafarroako industriarako kolpe latza litzateke. Hamaika familia kaltetuak izanen lirateke. Hipotetikoan aritu naiz orain arte, baina horiek errealitate bihurtuko dira laster. Kolpe gogorra izango da nafarrontzat, gure bizilagunentzat. Igandean Altsasun manifestatzera deitu dute Sunsundeguiren alde; beraz, batu gaitezen eta elkartasuna erakuts diezaiegun. Sunsundegui eta BSH ez itxi leloa lau haizetara oihukatu dezagun. Sakanaren eta Galarren alde.