Umezurztegiak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2021ko urt. 15a, 11:57

Isilpean bezala geratu da, eta ez dela nahita izan pentsatu nahi dut. Alegia, parean suertatu diren albiste horiek estali egin dutela. Baina eman zaiona baino askoz arreta handiagoa merezi zuela esango nuke.

Kontua da Irlandako lehen ministroa den M. Martinek barkamena eskatu duela 1922 eta 1998 bitartean, herrialde hartako umerzurztegietan hildako 9.000 umeengatik. Ez dakit ezertarako balio ote dezakeen keinu horrek. Ez dakit, ezta ere, berak egin behar ote zuen keinu hori, edo umerzurztegi haien arduradun zuzenak ziren erakunde erlijioso katolikoek egin behar ote zuten gisa horretako keinuren bat.

Dakidan aritmetika apurrari esker, ordea, badakit bost urteko ikerketaren ondoren argitara eman den zenbateko horrek esan nahi duela, 75 urte horietan, hiru egunean behin ume bat hil dela Irlandako umerzuztegietan.

Irlandako kasuaz harago, ereduari buruzko gogoeta serioa eginarazten duela esan nuke. Bere garaian, zerbaiten soluzioa zirela umezurztegiak, usteko zen. Arazo latzagoen sorburua izan ote diren susma liteke. Leku askotan. Rousseauren ukaziorako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!