Felipe Gonzalez

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2020ko eka. 19a, 12:42

Kukua udaberriarekin bezala, itzuli da Felipe Gonzalez pandemiaren itxialdia amaitzean. Eta beti bezala, intriga-gogoz etorri da. Eskuinarekin kontzentrazio-gobernua egin behar litzatekeela; Sánchezen gobernua Marx anaien kamarotea dela; Podemos hortik kanpora egotea askoz hobe dela... Eta Prisa, hori bai kontrolatu behar dela gainerakoa ere esanera edukitzeko. Bere buruaz loreontzi txinarra dela dioenarentzat, zein gogo gutxi duen geldi eta isilik egoteko! GALi buruz izan ezik: horretaz ez dio fitsik ere.

Beste gauza askoren artean, Txinako kontuetan aditutzat du bere burua Gonzalezek, bonsaiak eta Den Xioapingen esaldiren bat gogokoak dituelako. Ez dakit Tsysi enperatriz alargunaren berri izango ote duen. Ia hutsetik abiatuta, mende erdiz kudeatu zuen Tsysik  Qing inperioaren azken fasea, gortinaren atzetik. Alegia, bere senarraren albotik, bere semearen bizkarretik eta bere ilobaren gainetik. Garaiko porrot txinatar guztien erantzulea bera ote zen eztabaidatzen dute orain historialariek.

Zer esango dute ehun urte barru Gonzalezi buruz?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!