Belauniko

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2020ko eka. 5a, 12:57

Geure garaiko moldeen morroiak gara, demonio; eta sinboloetan, beste edozertan baino gehiago. Begira: egun hauetan Estatu Batuetan ikusten ari garen matxinada horretan, sinboloa, belauna lurreratze hori izan da onartzea gehien kostatu zaidana. Sarkastiko samarra ere iruditzen zitzaidan belaun batek ito zuenagatik horrela protesta egitea.

Baina, lehenagokotik zetorren nire ezkortasuna. Ez nuen ulertzen nola niretzat apaltze-keinua dena, izan zitekeen erresistentzia-sinboloa. Aldi berean, ordea, ezin uka duela lau urte Colin Kaepernick quarterbacka egiten hasi zena egiteko kristoren adorea eduki behar zela eta dela.

Lehengoan, bat-batean ulertu nuen zer gertatzen zitzaidan: bi argazki topatu nituen, elkarren ondoan. Batean, egun hauetako manifestazioetan, nerabe beltz batzuk, belauna lurrean zutela. Alboan, nerabe horien adina nuenetik nire mito bakarretakoa dena: Tommie Smith, eskularru beltzarekin ukabila altxata, Mexikon, 200eko final gogoangarri haren podiumean. Ukabila haren sinbolismoarekin geratu nintzen ni. Garai hari lotuta. Betirako, agidanez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!