Horren gutxi

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2020ko mai. 29a, 13:04

Horren gutxi balio ote du giza biziak Estatu Batuetan? Minneapolisen George Floyd nola hiltzen duten erakusten duten irudi horietaz balio lezake galderak. Baina ez, Covid-19ak han 100.000 hildakoen langa gainditu izanaren harira dator gogoetatxo hau.

Egia da hedabideen lehen orrialdeak hartu dituela albisteak; baina segundo batzuetarako, bakarrik.

Duela hiru hilabete esan bazidaten horrela izango zela, ez nuen sinetsiko, noski. Bueno, izurriteak Estatu Batuetan 100.000 herritar hilko zituela esan bazidaten ere ez nuen sinetsiko. Hala ere II. Mundu Gerraz geroztikoetan hildako soldadu estatubatuar guztiak adinaxe dira jada martxotik hona hildako estatubatuarrak: 102.000.

Eta bi hilabete barru zifra non egongo den proiekzioak egiten ari dira, ikara ematen duen hoztasunarekin.

Hildakoen gehien-gehiengoa gizartearen beheko solairuetan bizi zena izateak asko egiten duela, esango dit norbaitek. Seguru baietz. Zoro bat agintean izateak ere ez du lagunduko. Baina, hala ere,  zer gertatzen da munduko lehen potentzian giza-biziak horren balio gutxi izan dezan?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!