Gamelua

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2020ko api. 3a, 12:12

Komite bat, lantalde bat zaldia diseinatzen hasten denean, gamelu bat ateratzen dela dio Estatu Batuetan behintzat oso ospetsua den esaera batek. Askoren artean adostu behar diren egitasmoek, baldarrak eta itsusiak izateko joera dutela esan nahi du, eta norbanakoaren erabakiak azkarragoak eta eraginkorragoak direla. Gora indibidualismoa.

Zaldi guztiak, aste honetan, bizi izan bazen, 50 urte beteko zituen Secretariat mitiko hura bezain ederrak, bizkorrak eta zintzoak izango balira bezala. Baina aspaldi hil zen hura. Harekin batera jaiotako gameluren bat, ordea, oraindik bizirik egongo da, hark baino hamaika aldiz lan gehiago eginda...

Eta baldarrak, itsusiak eta jenio txarrekoak izanda ere, basamortuak zeharkatzen dituzte gameluek. Zaldiek sekula egin ezingo dutena. Eta Estatu Batuek oraintxe bertan aurrean duten basamorturako, nahiago nuke komite batek egindako gamelu-ilara, indioen zaldi pinto mordoa baino.

Arazoa nagusia, ordea, da 2016ko hauteskundeetan, boto-emaile estatubatuarren komiteari, zaldia diseinatzerakoan, astar bat atera zitzaiola. Astar alfer, ostikolari, hezikaitz eta litxarreroa. Eta harekin zeharkatu behar dutela azken 75 urte hauetako basamorturik latzena orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!