Biden

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2020ko mar. 6a, 12:14

Superrasteartea joan da, eta esango nuke gauzak argitu direla Estatu Batuetako presidentetzarako lehian. Zer geratu den argi, hori argitu behar da orain.

Ez dut uste hango hedabide batek baino gehiagok esan duena argitu denik, soilik.  Hau da, biren arteko lehia izango dela, hemendik aurrera, hautagaitza demokrata. Biden eta Sanders bakarrik geratzen direla, alegia, aurrez aurre lehian.

Nire irudipena da asteartekoak argi utzi duela Joe Biden izango dela azaroaren 3an Trumpekin lehiatuko dena. Seguru nago, duela lau urte bezala, Bernie Sandersek azken eguneraino egingo duela borroka, eta jende askoren babesa jasoko duela, orain arte bezala.

Baina uste dut asteartekoak bi gauza erakusten dituela. Bat, stablishment demokratak oso argi egiten duela Bidenen alde eta Sandersen aurka; eta bi, hautesleen gehiengo batek erosi egiten duela haren tesia: kontua ez dela programa erakargarria egitea, baizik Trumpi irabazi diezaiokeen hautagai bat aukeratzea. Biden bezain plastikozkoa bada ere.

Arazoa da Biden hori gai ote den Trumpi irabazteko. Duda egiten dut. Eta nik baino argiago esan du ja baten batek: asteartean argi geratu zela Trumpek beste lau urte egingo dituela Etxe Zurian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!