Munduaren akaberarako erlojua

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2020ko urt. 17a, 12:23

Adi datorren asteazkenean. Bazkalondoa izango da guretzat "Doomsday Clock" edo Munduaren Akaberako Erlojua urtero bezala eguneratzen dutenean. Dakizuenez, duela bi urtetik, gauerdirako, hau da, munduaren akaberarako, bi minutu besterik falta ez direlakoan gaude. Zientzialari Atomikoen Buletinak asmakizuna 1947an martxan jarri zuenetik, marka makurrena da oraingoa. 1953-60 bitartean, hau da, Gerra Hotzaren aldi gaiztoenaren pare-parekoa. Larri gaude nonbait.

Okerrena da oso litekeena dela aurtengoan oraindik okerragora egitea. Eta erlojua, minutu eta hiru laurdenean edo ipintzea. Arrisku nuklearrak ez baitu hobera egin, baizik alderantziz. Eta aintzat hartzen den beste faktorea, klima eta ingurumenarena, nabarmen gaiztotu da, Hego Hemisferioko suteekin, batez ere.

Beraz, espero litekeen albiste on bakarra, erlojuak bere horretan jarraitzea izango litzateke. Baina, esaten dizuet, ez da nire iragarpena.

Izan egun on-ona. Ea azkenetakoa ez den...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!