“Bizikidetza arazoak” aurreko egunean egunkari batean irakurri nuen zutabe baten izenburua da. Edukia, jakina, eskuinen arteko hitzarmenezko ezkontzak ekar ditzakeen bizikidetza arazoak. Izan ere, ez da erraza izango osatu duten bikote edo hirukote horretan oinarrizko ideiak adostea.
Politika egitea ez da ahulki batzuk banatzea. “Niretzat lehenengoa eta bigarrena, zuretzat hirugarrena. Beste horrentzat laugarrena, eta lehenengoak berriro aukeratu dezala, zerrenda osoa osatu arte”. Eta horrela egin Parlamentuan eta udaletan. Politika ez da hori, eta egiten ari direna ez da serioa.
Kromoen banaketa bukatu ondoren, suposatzen dut programari buruz hasi beharko direla hitz egiten eta hor hasiko dira benetako arazoak, oinarrizko puntu komunak behar direlako, desberdintasunak kudeatzen jakin behar delako, eta lidergo argiak behar dira, eta erabakitzeko gune argiak eta adostuak... Momentuz, batzen dituena ez da ezer eraikitzailerik, kontrakoa baizik, eta horrela diskurtso koherente bat osatzea oso zaila da, egunero ikusten ari garen bezala. Argi dagoena da batzuk 2015eko maiatzean harrapatu zuten gaixotasuna oraindik ez dutela gainditu.