Zarata gehiegi dago

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2019ko mar. 18a, 11:31

Askotan, inguruan dugun zaratak ez digu uzten gutxiago entzuten dena entzuten. Niri behintzat horixe gertatu izan zait azkeneko aste hauetan hauteskunde kanpaina erraldoi honekin. Hauteskundeek nire arreta xurgatu egiten dute eta ikastolatik ateratzen naizenean nire burua “modo elecciones” delako horretan jartzen da eta egunak eman dituen azken berriak ezagutzeko momentua hasten da.
Esan dudan bezala, arreta selektibo honen ondorioz beste gauza batzuk galtzen ditugula iruditzen zait. Adibidez, larunbateko egunkari batean zetorren albiste batekin hori gertatu zitzaidan. Albistea Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzkoa zen. Ematen zuen informazioaren arabera, urte batzuetan nahiko geldituta egon ondoren, legealdi honetan titulazio berri eta programa internazional batzuk ezarri dituzte eta plaza kopurua ere handitu egin da.
Albiste honek zer pentsatu eman zidan detaile horietan ikusten delako gobernu baten lana, baina askotan ez gara ohartzen zaratak beste bide batzuetatik eramaten gaituelako. Unibertsitate Publikoak bezala, beste arlo askok ere izan dute izugarrizko bultzakada legealdi honetan. Askotan gai txikiak izan dira, gobernu baten eguneroko zereginetan sartzen direnak, askotan ikusten ez direnak baina gure eguneroko bizitza hobetu egiten dutenak. Hainbeste hauteskunde datozen garai honetan, hori bezalako aurrerapauso gehiago ezagutu beharko genituzke, batzuk eragindako zaratan sartu gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!