A28

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2019ko ots. 20a, 08:23

Azkenean gertatu da eta apirilaren 28an “Demokraziarekin”, esaten den bezala, beste hitzordu bat daukagu. Nik uste dut ez duela merezi Pedro Sánchez-ek erabaki egokia hartu duen ala ez pentsatzeari buelta gehiegi emateak. Dagoeneko atzera bueltatzerik ez dago eta, beraz, denok gauzak ahalik eta hobekien egiten saiatu behar gara.
Nire ustez, 2015ean eta 2016an defendatu nuen bezala, Nafarroak Madrilen ahotsa izan behar du, ahots propioa eta indartsua, hemendik ateratakoa eta hemengo mezua eramaten duena. Eta hau inportantea iruditzen zait oso momentu delikatuan, edo, hobeto esanda, arriskutsuan, gaudelako. Arriskua nondik datorren denok dakigu. Orain, argi izan behar dugu zer dagoen jokoan eta hori defendatzeak zer eskatzen duen. Horregatik, ni guztiz ados nago egun hauetan Uxue Barkosek egin duen planteamenduarekin, 2004. urtean bezala, egoerak eskatzen duelako eta Madrilgo Gorteetan Nafarroak galdu zuen tokia berreskuratu behar dugulako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!