Urte berri on opa dizuedala esango nizueke, baina horretarako pixka bat berandu dela badakit; hori esateko garaia pasatu egin da.
Urte berri lasaia opa dizuedala ere esango nizueke, baina batere lasaia ez dela izango badakit.
Hausnarketaz beteriko urtea opa dizuedala ere esango nizueke, urte bat noiz esaten edo egiten duguna bi edo hiru edo lau aldiz pentsatu behar dugun. Zoritxarrez, hau ere momentuz ez da betetzen ari.
Izan ere, urtearen lehenengo 20 egunak ez dira batere lasaiak eta paketsuak izan. Maiatzaren 26a gertuago dugu eta urduritasuna nagusitzen ari da.
Kasu honetan urduritasuna ez da lagun ona. Asko dago jokoan eta epe luzeari begira jokatu behar dugu. Aldaketaren indarren artean ezberdintasunak egon badaudela jakinda ere, helburua argi izan behar dugu, asko kostatu zaigulako gauden puntura ailegatzea.
Horregatik, 2019. urte honetan politikari arduratsuak eta azkarrak eta gizarte heldu bat opa dizkizuet.