Zer gertatu da?

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2018ko abe. 12a, 08:29

Orain dela aste gutxi batzuk, medio honetan, nire kezka azaldu nuen Vox-ek 10.000 lagun inguru bildu zituelako Vistalegren. Eskandalo izugarria iruditu zitzaidan eta hausnarketa bat egiten nuen bukaeran: eskuin-muturreko alderdiekin ur tantekin bezala gertatzen da, batek ez gaitu bustitzen, baina erne ez bagaude, konturatzen garenerako blai eginda gaude. 10.000 lagun eskandalo bat iruditu bazitzaidan, pentsa ezazue 400.000 boto. Oraindik digestioa egiten ari naiz.
Harridura, kezka, beldurra... jende askorekin konpartitzen ditudan emozioak direla pentsatzen dut, baina horretaz gain, nire buruarekin pixka bat haserre ere banago, ez nuelako aurreikusi azkeneko hilabeteetan VOX benetan hartzen ari zen indarra.
Azken hiru urteetan Ciudadanos-ek izan duen ibilbideaz momentuan bertan ohartu naiz, eta nire moduan bada ere, azaltzeko gai naiz: 2016ko negua, bigarren hauteskunde orokorrak eta bere protagonismoaren jeitsiera, 2017ko udazkena Katalunyan,“a por ellos” famatua, Katalunyako hauteskundeak irabazi...
Vox-en kasuan, berriz, ez naiz ibilbide minimorik ikusteko gai. Orain dela lau egun gure kezka Ciudadanos eta bere zentralismoa zen, eta bat-batean beste gauza bati buruz hitz egiten ari gara, eta nik behintzat ezin dut azaldu tarte honetan gertatu dena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!