Euskarak elkartasuna pizten duela zerbait ezaguna da. Aste honetan bi aukera ederra izan ditut horretaz berriro ere ohartzeko.
Lehenengoaren protagonista Euskalerria Irratia bera izan da. Egun hauetan bere 30. urtebetetzea ospatu da. 30 urte hauetan proiektu hau aurrera ateratzeko parte hartu duten lagunak kontaezinak direla suposatzen dut. Urte ilunetan langileen, bazkideen eta laguntzaileen kemenari esker mantendu da Euskalerria Irratia euskaraz informatzen eta gozarazten.
Bigarrenaren protagonista Errigora izan da. Larunbatean, Ablitasen, Errigorako kutxak prestatzeko auzolan erraldoia egin zen. Hori baino lehen, ostiralean, Vianako eta Lodosako ikastoletako ikasleak, Argia Ikastolakoekin batera, auzolanaren prestaketa lanetan aritu ginen eta 9, 10 eta 11 urteko haurrek zenbat jende dagoen prest bere denbora pixka bat euskarari eskaintzeko ikusi zuten. Denbora ezerrren truke eskaini. Eta dagoeneko 5 urte badira.
“Adoktrinamiento” hitza hainbeste aipatzen den garai honetan, batzuk ez al dituzte ikusten euskararen inguruan transmititzen diren balore positibo hauek guztiak?