Azkeneko bolada honetan eskuin-muturreko alderdiak izaten ari diren igoera oso asuntu kezkagarria iruditzen zait.
Europako hainbat herrialdetan alderdi hauek nabarmen igo dira. Hor ditugu Hungaria, Polonia, Italia, Frantzia, Alemania bera ere, dirudienez XX. mendeko Historia ahaztuta. Espainian ere, hauteskundeen lehiaketan sartuta, eskuineko alderdiak diskurtsoa gogortzen ari dira eta politikari batzuk entzuteak beldurra ematen du. VOX-eko Abascalek Vistalegren bota zituen hitzak, adibidez, beldurgarriak izan ziren, baina beldurgarriena da 10.000 lagun baino gehiago bertan egon zirela bere hitzak txalotzen. Europatik kanpo ere ez daude hobeto. Batzuk aipatzearren, Bolsonaro Brasilen, eta zer esanik ez Estatu Batuetan. Hor diskurtsoa radikalizatu eta erasoak areagotu egin dira. Pittsburgh hirian, asteburu honetan, gutxienez hamaika judutar hil dira sinagoga baten kontrako eraso batean.
Ur tantak bezala, batek ez gaitu bustitzen, baina erne ez bagaude, konturatzen garenerako blai egongo gara.