Emakumeok protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2018ko urr. 2a, 08:13

Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin diren ekitaldien barruan, Nafarroako Gobernuak Bakearen eta Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Emakume Liga omendu du Tuteran orain dela egun gutxi batzuk.
Nazioarteko erakunde hau 1915ean sortu zuten, La Haya hirian, gerra eta indarkeria guztien, eta emakumeen zapalkuntza, diskriminazio eta esplotazio guztien kontra lan egiten duten emakumeak batzeko. Urte batzuk geroago, gaur bezalako egun batean baina 1931n urtean, Madrilgo Gorteetan, Clara Campoamor-rek emakumeon boto eskubidea defendatu zuen. Adibideak besterik ez dira.
Ez da makala urte hauetan guztietan emakumeek egindako lana, erakunderen baten barruan batzuetan, bakardadean besteetan, nork bere arloan, inongo esker onik gabe. Bidea ireki duten emakume ausartak dira.
Egun hauetan Ana Orantes etortzen zait burura behin eta berriz. Berak bere bizitzarekin ordaindu zuen ausardia, orain dela 21 urte. Zeren zain daude agintariak beharrezko neurriak behingoz jartzeko?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!