Ongi etorriak ikasturte berrira!

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2018ko ira. 18a, 08:27

Eguerdi on. Ikasturtea hasi da eta berarekin batera, zuekin partekatzen dudan minutu hau. Ez dakit zuek, baina nik, udan egindako bidaia dagoeneko urrun eta begiak maiatzean ditudala hasi dut iraila. Izan ere, maiatzeko hauteskundeek datozen hilabeteak markatu behar dituzte. Ikasturte intentsoa izan behar dugu, astuna gai hauek gustuko ez dituztenek.
Kurtsoari hasiera emateko, egun hauetan Diario de Noticias egunkariak inkesta bat publikatu du non, beste gauza batzuen artean, Gobernuaren lanaren balorazia eta botoaren intentzioaren datuak agertzen diren. Emaitzen arabera, Gobernuaren osasuna ona da eta Parlamentuan kuatripartitoa osatzen duten talde politikoek gehiengoa lortuko dute berriro ere. Oposizioan dauden alderdien artean aldaketa batzuk aurreikusten dira baina zenbaki orokorrak mugitzen ez dituztenak.
Egia da inkestaren emaitzak oso justuak direla, 2015ean gertatu zen bezala, eta horrek aldaketa kasualitatez lortu zela pentsatzera eraman ahal gaituela. Nik ez dut horrela ikusten. Nire ustez aldaketa ez zen kasualitatea izan, batzuk behin eta berriz errepikatzen duten bezala. Gizarteak aldatzeko beharra zeukan, beste ziklo batean sartzeko beharra, eta horretan jarraitzen dugula uste dut. Inkesta honen datuak eta ondorioak ildo honetatik doaz. Dena den, argi izan behar dugu inkesta bat besterik ez dela. Datorren astean beste bat irakur dezakegu non emaitzak oso bestelakoak izan daitezkeen eta hori ere izango da soilik inkesta bat.

Beraz, ez gaitezen erlaxatu eta ez urduri jarri. Aurrera jarraitu dezagun helbururik garrantzitsuena begibistatik galdu gabe. Benetako inkesta maiatzean izango da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!