Gonzalez epailea

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2018ko mai. 8a, 08:25

Hamar egun pasatu dira La Manada-ren epaia eman zenetik eta gaiak oraindik betetzen ditu egunkarien orriak eta jendearen elkarrizketak.
Estatu Espainarrean potere-banaketa dagoeneko kuestionatuta zegoen eta botere judiziala ez zen iritzi horretatik kanpo gelditzen: magistratura nagusiaren karguak izendatzeko erak, kasu ezagun batzuetako epaiek eta beste batzuen trataerak ez dute laguntzen Justizia sistemari konfidantzaz begiratzen.
La Manada-ren kasura bueltatuz, nik ez dut aportatzeko gauza handirik, edo ez, behintzat, ezer berririk, gauza asko eta ikuspuntu ezberdin askotatik esan baitira, eta gainera ni ez naiz gai horietan aditua. Hala ere, badago pentsamendu bat behin eta berriz burura etortzen zaidana, boto partikularra eman zuen epailearen inguruan. Iritzi ezberdinak entzun dira González epaileari buruz, horietako asko epailea babesteko izan dira, eta babestu duten horien artean emakumeak ere badaude.
Emakume horiei egoera hipotetiko bat planteatuko nieke. Hauxe esango nieke: Imajinatu eraso sexual bat sufritu duzula. Ez lagun batek, ez zure lehengusin batek... ez. Zuk zeuk sufritu duzu eraso bat, eta zuk dakizu zer gertatu zitzaizun eta nola gertatu zen egoera hori. Salaketa jarri duzu, epaiketa iritsi eta González epailea tokatu zaizula jakinarazi dizute. Nola sentituko zinateke? Beste epaile bat nahiago izango zenuke, edo guztiz lasai egongo zinateke?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!