Duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2018ko ots. 27a, 08:25

Larunbateko egunkarian, batzuetan irakurri gabe pasatzen ditugun albiste horietako bat irakurri nuen: Fuenlabradako familia batek, 7 urteko semearen gorpua etxean gaubeilatu behar izan zuen tanatorioa ordaintzeko dirurik ez zeukalako. Beste alde batetik, pasa den astean jublilatuek eta pentsiodunek kaleak bete zituzten Rajoyren gobernuak pentsioen inguruan duen politikaren kontra protesta egin eta pentsio duinak eskatzeko. Eta martxoaren 8rako greba deialdia dago emakumeok planto egiteko eta bai enpresetan bai esparru pribatuan emakumeok pairatzen ditugun injustiziak salatzeko eta duintasunez bizitzeko gure eskubidea aldarrikatzeko.

Ehunka adibide aipatu nitzake. Hauek gutxi batzuk besterik ez dira, baina guztiek oinarri komuna daukate: bizi baldintza duinak behar ditugu, norberaren generoa, adina eta egoera sozio-ekonomikoa dela eta eraikitako harresiak gainditzen dituztenak. Eta hori da, hain zuzen ere, politikoek eta agintariek izan beharko luketen helmuga; hara zuzendu beharko lituzkete bere lan ildo nagusiak. Ez da, ordea, Espainiako Gobernuan gertatzen dena. Izan ere, errealitate paralelo batean biziko balira bezala, haien begietaraino eta belarrietaraino beste mezu batzuk iristen omen dira. Hori bai, Mozal legea aplikatzeak ez die minik ematen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!