Egia jakiteko eskubidea

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2018ko urt. 30a, 08:36

2015. urteko azaroan ezagutu nuen Patxi Zamora, urte horretako abenduko hauteskunde orokorrak direla eta. Izan ere, elkarrekin aurkeztu ginen Senaturako osatu zen Cambio-Aldaketa hautagaitzan. Emaitzak ez ziren nahi genuen bezain onak izan, eta neurri batean, hor bukatu zen aste horietan zehar izan genuen harreman estu eta berezi hura. Ordurako El banquete liburua irakurrita neukan eta ezaguna, noski, Kontuz! egiten ari zen lana, baina egun horietan horren atzean zegoen pertsonarengana hurbiltzeko aukera izan nuen. Besteon eran, bere egunerokotasunean lana, alabak eta lagunak zeuzkan, eta baita beste kontu bat ere: bere bizitzaren zati bat inguratzen gaituen ustelkeria agerian uzteari eskaintzen ari zitzaion, ustelkeriari izenak eta aurpegiak jarri ahal izateko.

Eta horixe da, hain zuzen ere, orain ordaindu behar duena. Patxi lehenengo kaltetua da, kaltetuena, ezarritako zigorra injustizia hutsa baita. Baina beste maila batean, denok ateratzen gara kaltetuak, egia jakiteko eskubidea ukatu egiten digutelako. Abisua da. Batzuen inpunitateak ez du mugarik. Zalantzaren bat baldin bagenuen, berriro ere geratu zaigu argi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!