Ostiralean joan zitzaigun, baina bere altxorrak utzi zizkigun.
Badaude hitzekin magia sortzen dutenak, eta Joxean Artze horietako bat zen. Askok bizi, kantatu, amestu eta negar egin dugu berak idatzitako letrekin. Letra xumeak baina sentimenduz eta esanahiez beterikoak, batzuk guretzako himno bihurtu direnak.
Artzerenak dira, baita ere, hurrengo hauek:
"Besteei barkatzen ez dizkiegunak
geure buruari barkatuko ez bagenizkio
eta geure buruari barkatzen dizkiogun guztiak
besteei barkatuko bagenizkie
ez genioke mesede makala eginen gizarteari
eta guztien gainetik, geure buruari".
Eskerrik asko pentsatzen laguntzeagatik. Eskerrik asko edertasunean sinesteagatik.
Agur eta ohore.