Gaur, beste behin ere, inperialismoak Kuba aipatzen du bere etengabeko etsaitasunaren helburutzat. Albistea larria da: orain Uhartearen petrolio-hornidura erabat blokeatu nahi dute. Baina ez gaitezen engaina: ez dira gertakari isolatuak. Gaur egun Kubako subiranotasunaren aurka dauden mehatxuak ekonomiaren itolarria, gerra mediatikoa eta ezegonkortasuna nagusi diren politika historiko baten jarraipen logikoa dira. Bere helburua argia eta krudela da: herri bat zigortzea bide propio bat erabakitzeko ausardia izateagatik. Ekonomia-, merkataritza- eta finantza-blokeoa legez kanpokoa da. Nazioarteak zigortzen du urtez urte. Bere ondorioak ez dira albokoak, deliberatuak dira: elikagaiak, sendagaiak eta energia eskuratzea mugatzea. Ez da "zigor" hutsa; Kubako herriaren eguneroko bizitzari zuzenean erasotzen dion gerra ekonomikoaren modu bat da. Eta horrek ez da ezer berria. Afganistan eta Irak suntsitu dituen logika inperialista bera da, Iran eta Venezuelaren gaineko setioa mantentzen duena, eta gaur egun zigor kolektiboa eta Gaza bonbardatzea ahalbidetzen duena. Modus operandia beti bera da: menpean hartzen ez dena ito egiten Mehatxu horiek salatu behar ditugu Nazioarteko Zuzenbidea urratzen dutelako. Kuba defendatzea edozein naziok bere etorkizuna kanpoko esku-sartzerik gabe, xantaia ekonomikorik gabe eta babes kolonialik gabe erabakitzeko duen eskubidea defendatzea da. Horregatik, HEGOAK plataforma eta beste eragile politiko batzuekin kontzentrazio bat antolatu dute "Kuba bizirik, blokeorik ez" esanez. Datorren larunbatean, Iruñeako udaletxen plazan, 11,30etan. Inperialismoaren aurrean, uste sendo bat berresten dugu: Kuba ez dago bakarrik. Bere herriaren aurkako zigor kolektiboak amaitu behar du.