Elkartasuna Askatasunaren Ontzidiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez 2025eko urriaren 8a

Gaur berriro esnatu naiz berri honekin: Bigarren aldiz astebetean, Askatasunaren Ontzidia berriro geldiarazi du Israelgo armadak nazioarteko uretan. Askatasunaren ontzidia Gazara Israel ezarritako blokeoari aurre egiteko nabigatu duten ekintzaile solidarioek osatzen dute eta laguntza humanitarioa daramate. 

Pasa den astean Trumpen "bake plana" aurkeztu zen eta, horrek inposizio koloniala baino ez zen izan, okupazioa legeztatzeko, palestinarrak kanporatzeko eta kolonoei lurrak emateko diseinatua. Hori ez da bakea: genozidioaren konplizitatea da.

Nik beste irtenbide bat defendatzen dut: nazioarteko zuzenbidea errespetatuko duena, estatu palestinar aske eta subiranoa bermatuko duena eta beren etxeetatik kanporatuak izan zirenei itzultzeko eskubidea aitortuko diena.
Eta ez nago bakarrik. Joan den astean, milaka pertsona bildu ginen Iruñean nahikoa dela esateko. Eta borrokak aurrera jarraitzen duelako, datorren urriaren 15ean kalera aterako gara berriro, Nafarroan ere Palestinaren askatasuna defendatzen delako.

Gaur, bereziki, nire elkartasunik handiena adierazi nahi diet Askatasunaren Ontzidia osatu dutenei edo osatzen dutenei. Joan den astean bahitu zituzten. Gaur, ziurrenik, gauza bera gertatuko zaie. Baina bere ausardiak gogorarazten digu askatasuna ez dela eskatzen: eraiki, defendatu eta nabigatu egiten da.

Gogoratu behar dugu Palestinako herriak genozidio hau jasaten jarraitzen duen bitartean gutako inor ez dela benetan libre izango.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!