Hezkuntza greba Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez 2025ko urt. 29a, 15:39

Bihar sare publikoko Nafarroako irakasleak kalera aterako dira berriz ere Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuarekiko haserrea adierazteko. Zehazkiago, Gimeno kontseilariak sindikatuekin duen negoziatzeko interesik ezari.

Gaur, nire alaben eskolako atean, beste familia batzuekin grebari buruz hitz egiten ari nintzela, berriro entzun behar izan dut "ez dakit zergatik egiten duten hainbeste greba, bizi duten egoera onarekin, duten soldatarekin, dituen urteko oporrekin, etab."

Familia asko ez dira ohartzen bihar grebara eramango dituzten aldarrikapenetan Nafarroako irakasleek ikasleen arreta onaren kezka dutela ikastetxean. Ratioak jaistea ikasgelan, arreta pertsonalizatuagoa emateko, beste irakasle batzuekiko koordinazio-orduak, irakasleak egonkortzea ikasleei arreta hobea emateko, etab.

Ez gara ohartzen bihar, Nafarroako hezkuntza publikoko beste greba egun batzuetan bezala, milaka irakaslek beren lantokietara joateari utziko diotela, eta kalera aterako direla, gure alabek jasoko duten hezkuntza-kalitatean eragin zuzena izango duen lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzeko.

Oraindik pedagogia asko dago egiteko, gizartearen zati batek ez baitu ikusten hobekuntza horiek aukeratu dugun eredu akademikoaren, hezkuntza publikoaren, hezkuntza-kalitatea hobetuko dutenik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!