Azken egun hauetan pertsona eta komunikabiden guztien ahotan dago gizarte giza aurre egin behar dugun arazo larrienetako bat: etxebizitza.
Badirudi utopia bihurtu dela etxebizitza propio bat izatea. Etxebizitza erosteko prezio neurrigabeak eta bankuek hipotekak emateko ezartzen diztuzten baldintzak direla eta.
Beste aukera, alokairua gero eta zailagoa da, alokairuak gero eta garestiagoak baitira.
Milaka eta milaka pertsona, gazte eta ez hain gazte, gara azken hamarkadetan sortu de etxebitza eredu espekulatiboaren biktima zuzenak.
Zer aukera dugu gizabanakook konstituzioaren 47. Artikuluan ezarritako eskubidea erabili ahal izateko? Artikulu horretan jasatzen da etxebizitza egokia izateko eskubidea dugula eta botere publikoak behar diren baldintzak sustatuko dituztela eskubide hori gauzatzeko eta espekulazioa eragozteko.
Ikusita azken egunetan Estatu Gobernuak emandako berri honen inguruan, gazteentzako alokairu bonoa, hain zuzen ere, oraindik denbora geratzen zaigu etxebizitzarekin espekulazioa pairatzen jarraitzeko.
Azkenean zure bizitza sortezeko etxebizitza bat izatea ez da utopia bat izango, ametsgaiztoa baizik.
Ane Sanchez