Begiraden itzulera

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Lusarreta 2026ko urtarrilaren 16a

Adituek ohartarazi gaituzte: sare sozialak ez dira garapen osasuntsu baterako produktu egokiak, gure garuna ez baitago prest halako dopamina injekzio etengabeak kudeatzeko. Tresna hauek gure arreta bahitzeko diseinatuta daude, gure harremanak pantaila baten atzean gatibu utziz. Hala ere, Gabon aurreko eta ondorengo afari-bazkarietan, mahai baten bueltan, kontrara egitea lortu dugu: elkarri begietara begiratzeko denbora hartu dugu.
Mahaiaren bueltan, mugikorrik gabe, denbora moteldu egin da. Pantailaren argi hotzaren ordez, hurbilekoen barrearen berotasuna eta isilune partekatuak berreskuratu ditugu. Begirada bakoitzak algoritmo guztiek baino gehiago elikatzen du gure ongizatea; hor dago gakoa, gizakiok lotura erreala behar dugu, eta ez digitala.
Gaur urtarrilaren 16a da, urte berria hasi besterik ez dugu egin. Ez dezagun opari hori bidean galdu. Ez utzi gailu digitalek zure eta maite duzun horren arteko harresia eraiki dezaten. Jarrai dezagun elkarri begietara begiratzen; denbora partekatzen, konexio horiek ez dute estaldurarik behar, egiazkotasuna baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!