Auzitegiek lehen aldiz aztertzen dute mendekotasun digitalaren atzean dagoen
diseinua. Auzitegietara iritsi den epaiketak agerian utzi du orain arte nagusitu den
ikuspegi bat
Plataformen diseinuari berari begiratzen hasi gara, arreta etekin ekonomiko
bihurtzen duen negozio‑eredu baten aurrean gaudelako. Testuinguru horretan,
mendekotasuna sortzeko optimizatutako produktuez ari gara, arreta bera baliabide
ekonomiko nagusi bihurtu denean.
Teknologia digitalekin lotutako portaera‑mendekotasunak ulertzeko, gero eta
gehiago aztertzen dira diseinuaren elementu zehatzak: scroll infinitua,
gomendio‑algoritmoak, jakinarazpen etengabeak edo edukien erreprodukzio
automatikoa. Elementu horiek ez dira neutroak; erabiltzailea plataforman
mantentzeko, arreta luzatzeko eta deskonexioa zailtzeko pentsatuta daude.
Epaiketaren emaitza edozein dela ere, ondorio nagusia argia da: erantzukizuna ezin
da pertsonengan eta familiengan bakarrik utzi. Mendekotasuna sortzen bada,
diseinuak ere badu ardura. Hori dela eta, auzitegietan eztabaida hau irekitzeak lehen
aldiz zalantzan jartzen du plataforma handiek urteetan defendatu duten neutraltasun
teknologikoaren ideia.