Hitzetatik kaltera

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Corera 2026ko urtarrilaren 22a

Gorroto-mezuak ahoz, idatziz, keinu, irudi edo sinboloen bidez pertsona edo kolektibo baten
aurka egiten diren zuzendutako komunikazioak dira. Hala nola arraza, etnia, erlijioa,
generoa, sexu-orientazioa, desgaitasuna edo antzeko ezaugarri identitarioak aitzakiatzat
hartuta. Gorrotoa, umiliazioa, mespretxua edo indarkeria sustatu, piztu edo justifikatzen
duten adierazpenak.
Mezu horiek aurrez aurreko zein ingurune digitalean zabal daitezke, hitzen, irudien,
meme-en edo keinuen bidez, eta helburu argia dute: pertsonak deshumanizatzea,
estigmatizatzea eta “etsai soziala” irudia sortzea. Horrek diskurtsotik benetako indarkeriara
igarotzea errazten du.
Desinformazioak funtsezko zeregina du prozesu honetan. Zurrumurruek, datu manipulatuek
edo kontakizun faltsuek beldurra elikatzen dute eta estereotipoak indartzen dituzte, talde
jakin batzuk mehatxu gisa aurkeztea erraztuz. Narratiba horiek errepikatu eta zabaltzen
direnean, gorrotoa normalizatu egiten da, eta bazterketa edo diskriminazioa justifikatzen
dira. Hitzetatik kaltera.
Horregatik, ezinbestekoa da gorroto-mezuak adierazpen-askatasunaren izenean ez
justifikatzea: askatasunak ezin du inoiz beste pertsona batzuen duintasuna ukatzeko balio.
Diskurtso horiek identifikatzea, zalantzan jartzea eta salatzea guztion ardura da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!