Bihar, “Ateak zabaldu estigmak eraisteko” lemapean, autonomia erkidego
askotako adikzioen arretarako zentroek ate irekiak egingo dituzte, droga-
kontsumoari lotutako estigmaren eragin kaltegarria ikusarazteko.
Estigma fenomeno sozial sakona da, eta adikzioak dituzten pertsonen bizitzan
ondorio larriak ditu: aurreiritzi eta uste okerretan oinarritutako etiketa da, eta
pertsonak arduragabe edo arriskutsu gisa ikustera bultzatzen gaituena.
Etiketatze negatibo horrek diskriminazioa sendotzen du, eta, ondorioz,
pertsonen beldurra, erruduntasuna eta lotsa handitzen dira laguntza
eskatzeko unean, tratamenduetara iristera oztopatuz. Hori guztia, gainera,
zuzenean eragiten du haien duintasunean eta autoestimuan, askotan
ikuspegi kaltegarri hori barneratzen dutelako.
Berezi-bereziki, emakumeak estigma bikoitza pairatzen dugu: droga-
kontsumoarekin lotutako epai sozialari genero-rol tradizionalak “hausteagatik”
jasaten dugun judizio moral zorrotzagoa gehituz, eta laguntza bilatzeko oztopoak
areagotuz
Ekimen honen helburua, estigma desmitifikatzea da ,gure praktiketan,
diskurtsoetan eta jarreretan presente egon daitekeen hori agerian jarriz. Horrez
gain, profesionaltasun kontziente eta eraldatzailea bultzatu nahi da, errespetuan,
enpatian eta aurreiritzirik gabeko esku-hartzean oinarritua.