Pobrezia, desberdintasunaren adierazpen gorena

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Corera 2025eko urriaren 16a

Bihar, urriaren 17an, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunak
gogorarazten digu pobrezia desberdintasunaren adierazpen gorena, eskubideen
urraketa eta milaka pertsonaren bizitza zeharkatzen duen zauri soziala dela.
Pobrezia ez da diru-sarrera faltara mugatzen: errealitate konplexua eta dimentsio
anitzekoa da, hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan, lan duinean eta parte-hartze
sozialean eraginez. Pobrezia desagerrarazteak desberdintasunak aurrez aurre
begiratzea dakar.
Nafarroan, biztanleriaren %18 inguru pobrezian edo gizarte-bazterketako
arriskuan bizi da. Milaka pertsonak beren aukerak murriztutak ikusten dituzte,
beren oraina eta etorkizuna baldintzatzen duten prekarietate-zirkuluetan
harrapatuta.
Errealitate honek gogorarazten digu pobrezia egitura desorekatuen ondorioa
dela, eta egitura horiek eralda daitezkeela eta eraldatu behar direla. Horretarako,
politika publiko ausartak, integralak eta denboran iraunkorrak behar ditugu,
eskubideak bermatzeko, arrailak murrizteko eta pertsona guztientzako bizi-
ingurune duinak sortzeko gai izango direnak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!