GURE KALEAK BIZITZAZ BETETA EGON DAITEZELA.

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Corera 2024ko abe. 4a, 19:26

Multinazionalak salerosketa-iturri nagusi gisa ezartzeak eta Black Friday edota Ciber
monday kanpaina oldarkorrekin online saltzeak, nabarmen aldatu dute gure
kontsumitzeko modua. Ezin dugu ukatu merkataritza-eredu berri horrek erosketa-
prozesua errazten duten abantailak eskaintzen dituela; baina...
Imajina dezakezue kale bat isilik, bere argien distirarik gabe, jendearen zalapartarik
gabe, herriak eta auzoak biziz betetzen dituzten xehetasun txiki horiek gabe?
Gabonetako daten etorrera aukera bikaina da gure kontsumo-erabakiei buruz
hausnartzeko.
Tokiko merkataritzaren aldeko apustua egiteak, gure gertuko ekonomiari eta
ongizateari laguntzeaz gain, gure herrien, auzoen esentzia eta izaera bakarrari ere
laguntzea da. Keinu txiki bakoitzak, tokiko saltoki batean egindako erosketa
bakoitzak, gure komunitateentzako etorkizun iraunkorra bermatzen laguntzen
duelako. Eta gure kaleak argiz, biziz eta aukeraz beteta egon daitezela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!