"Historia ezabatzea"

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Corera 2024ko aza. 6a, 19:05

Paco Batiste Mauthausengo nazien sarraski-eremutik bizirik atera zirenetako bat izan zen.
Gerra Zibila hasi zenean, marinela zen aitarekin batera.
Paco tragediaren erdian bizirik irauteko eta duintasuna mantentzeko borrokatu z uen
belaunaldi hartakoa zen. Bere izena, abizena, arropa eta gorputz osoko ilea kenduta, atzera
kontaketa batean borrokatzen zen, heriotzatik bizirik ateratzeagatik. Nortasuna galdu eta
zenbaki bihurtzen ziren. Errepresioa eta deshumanizazioa bertatik bertara bizi izan zituen
Gaur egun, bere hitzak inoiz baino garrantzitsuagoak dira mundu honetan, non nahitaez
desplazatutako pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen dute, ezegonkortasun
geopolitikoaren, gatazka belikoen eta gure gizarteak astintzen dituzten gorroto-diskurtsoekin
batera.
Haien historia ezabatzeak tragedia horiek errepikatzeko ate bat irekita uztea da. Haren
ondarea erresistentziaren, duintasunaren eta tolerantziaren lezio bat da, historiatik ikasteko
dei bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!