Sen ona

Erabiltzailearen aurpegia Ander Perez 2026ko urtarrilaren 15a

Pasa den asteburuan bertan izan zen. Kanpoko lagun batzuei hiria erakusten genbiltzan. Adiskideak, orduan, erdi txantxetan erdi benetan aipatu zuen Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek ez dutela nahi izaten etxean erreformarik egin, harri azpian ia ziur agertuko diren aztarnen beldur. Gazteluko Plazako kiosko inguruan geunden. Lurrazpiko aparkalekua egin zutenekoaz hitz egin genien. Terma erromatar eta hilerri musulmanez. Barcinaren temaz. Eta Gongorako zabortegian agertutako pieza historikoez. 

Orain, Oscus zenaren eraikina bota eta plaza bat irekitzeko lanetan ari direla, ia ziur agertuko diren aztarna historikoak babesteko plana iragarri du Iruñeko Udalak. Eta kontua ez da hori egiten duena txalotu eta laudatzea. Baina, nondik gatozen ikusita, sen on pixka bat duena bihurtzen da on, duintasun apur bat duen edozein hirik egin beharko lukeena egite hutsagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!