Kalte txikiena zena

Erabiltzailearen aurpegia Ander Perez 2017ko mai. 9a, 12:28

Kalte txikienaren teoriaz aurkeztu zuten hasieran, mal menor. “Ez da onena, baina okerragoa da bestea”. Edota, “edozer xenofobiak irabazi ez dezan”. 20 milioi boto eta aitzakiarik gabeko garaipenaren ondoren etorri da txiribuelta: arnasa hartu dute Bruselan, pozez zoratzen jarri dira burtsak, Frantziak demokraziari eutsi dio, eta ostikoa eman dio Macronek ultraeskuinari. Astebete behar izan du kalte txikiena zenak Europako esperantza berria izateko. Egina dago jokaldia.

Arriskutsua da kalte txikienaren hori, askotan, ezinbestekoa bada ere. Erraza da besteari saltzen, eta zaila ordea, norberari dagokionean. Zeren bai, aise esaten ahal zaio Bidasoaren ertz honetatik beste aldekoari, bozka dezala Macron, kalte txikienaren izenean. Baina ez nuke nahi, demagun, Albert Rivera eta Mariano Raxoiren artean aukeratzeko atakan. Ez dakit zuek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!