Liluran

Erabiltzailearen aurpegia Ander Perez 2017ko mai. 2a, 12:22

2016ean, Alpeetako Eiger mendi ikaragarria 41.aldiz igo eta gero, erdi brometan erdi benetan, bizi zen urte bakoitzeko mendi hori behin igotzeko hitza eman zuen Ueli Steck mendizale suitzarrak. 39 urte zituen orduan, eta 41 igoera. Horregatik bota zuen umorez: “Orain marjin aurreratua dut, baina zenbat bizi naizen, agian komeni zait igoera batzuk orain pilatzea, erronka bete ahal izateko”.

Asteburuan hil da Ueli Steck, Nuptse mendiaren magaletan, Himalayan, Everest munduko gailurraren itzalpean. 41 urte betetzeko bidean utzi du mundua, Eiger mendira 41 aldiz igota. Ze krudelak izan daitezken bromak. Orain, mendiak irentsitako mendizaleen zerrendara pasa da haren izena. Elur artean ditu zain Iñurrategi, Iñaki Otxoa de Olza, beste hainbeste.

Lilurak bizi du mendizalea, lilurak darama heriotzarekin leihara, eta bataila irabaztean, gudu zelaira bultzatzen du berriro, hurrengo urtean, hurrengo espedizioan. Materialaren aro honetan, pantailen garaian, bizirik dirau mendiaren epikak. Agian horregatik da gurea ere haien lilura. Ez dago dena galdua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!