Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ander Perez 2017ko mar. 21a, 13:54

Gertuko euskal historiaren gurpilean pieza bat mugitu den bakoitzean aditu dugu Madrildik antzeko hotsa: “ez da deus aldatzen”, edo “ez da nahikoa”. Erretolikara ohituak ginen, eta hala ere, esperpentura iritsi da kasik azken adibidea. ETAren behin betiko eta erabateko armagabetzea iragarri, eta ohiko mezuari lotu zaio Espainiako gobernua: hemen ez da ezer pasatzen.

Erridikulua eta barregarria litzake, ez balu jarrera horrek horrenbesteko eragina izan euskal prozesuaren blokeoan. Eragile batzuk Madrilera begiratzeari utzi eta pausuak ematen hasiak direnerako igaroak dira hainbat urte, Madrilek soka motzean lotuak, ezer mugitu ez zedin. Estrategia ankerra izan da bai, baina funtzionatu die.

Orain, mende erdi baino gehiagoko bidearen ostean, erakunde armatua izateari utziko dio ETA erakundeak. Esaldiak berak erakusten du gertakariaren dimentsioa. Eta jakina da, beste askok pausuak ere eman behako badituzte ere, egun historikoa izango dela. Nahikoa eragin du orain arte Madrilen jarrerak. Nahikoa denbora lapurtu du honezkero. Ez diezagula ere egun historiko bat lapurtu, esaten duena esaten duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!