Anakronismoak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Perez 2017ko ots. 28a, 13:21

Koldo Martinezek “oso gustoko” du UPNko eta PP-ko parlamentariak “Mikel, Mikel, gurea, zaindu zaindu Euskal Herria” abesten entzutea. Ez da arrazoi bakarra, baina arrazoien artean aipatu du Geroa Baiko eledunak, Aralarko Goiaingeruak Nafarroako Parlamentua bisitatzearen aldeko botoa azaltzerakoan. UPN, PP eta Geroa Baik babestu dute, hain jusu, erabakia, eta beste urte batez, harrera eginen dio parlamentuak erlijio ekitaldi bati. Kontra agertu dira gainerako alderdi guztiak, baina ez da nahikoa izan. Eliza nagusi, oraindio.

San Migueli euskaraz kantatzeko prest agertu diren egun berean babestu dira UPN eta PPkoak diskurtso baztertzaile sakonenean, euskaldunak datoz leloa barne, ikurren legearen harira. Bistakoa da arrakala, eta bada zubi premiarik. Baina gaizki eginen luke euskaldunak, erdaldunaren ahotan lau erlijio hitz entzunda konformatuko balitz. Are, sintomatikoa litzake kontua, euskarak halako anakronismoekin bakarrik lortuko balu bestearengana iristea. Non eta, gainera, gizarte zibilaren eta erlijioaren arteko bereizketaren urraketa argian.

Bai, grazia eginen liguke denoi Esparza euskaraz entzuteak. Baina, ez ote den bera barrezka ariko dena...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!