Albo arrazoiak asko izan daiteke: nekea edo herri mugimenduek birkokatze beharra, kasurako. Arrazoia, ordea, eta letra larriz, bat: maiatzeko hauteskundeetan aldaketa politikoa eman ostean, instituzioetan jarri da gainerako aldaketak gorpuzteko itxaropena. Eta arriskutsua da hori.
Akaso horretan datza herenegun Txantrean jazotako argazkiaren indarra. Instituzioak kalean, nabarmenki kalearena izan den aldarri bat bere egiten. Nekez ikus zitekeen irudia, herritarrak etxegabetzeen kontra altxatu izan ez balira. Formulak, izan ere, hala behar du: instituzioak herritarren zerbitzura, eta herri mugimendua lanean, instituzioak mugi daitezen.