Hauteskundeak 2019

Ondorio liluragarriak

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2019ko mai. 29a, 14:15

Ba bai, alderdien autokritikarik eza da hauteskundeek utzi ohi duten ondorio liluragarrietako bat. Ezker eskuin egurra partitu dutenak nola ez diren gai norbere galtzarbeak usaindu eta aitortzeko akatsa, edo planteamendu okerra, harrokeria, kalkulurik eza, estrategia falta, edo, besterik gabe, jendearekin konektatzeko ezintasuna. Niri segurtasun bat, harridura bat eta poz bat utzi didate igandeko emaitzek. Bat, segurtasuna: eskuinaren zikloa amaitu dela Nafarroan; eskuinaren zikloa betierekoa esan nahi dut, alternatibarik ezarena. Bi, harridura: Altsasuko emaitza. Beharko zaio jende askori entzun ulertzeko zer dela eta inmolatu diren hainbeste alderdi Sakanan. Eta hiru, poza: Voxen emaitza. Eta aurrera begira, uste bat: abertzaleek eskura dute duela lau urte arteko setio politiko eta ideologikoa betiko gainditu eta herrialde honetan ere gobernatzeko aukera erreala bilakatzea. Begirada luzea eskatzen du horrek eta badakigu, batzuetan, premiak larriak direla. Baina politika inoiz ez zen sprint bat izan. Eta oso gutxitan irabazten da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!