Winter is coming

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2019ko mai. 8a, 12:26

Gure kalean eskuinak irabazten du beti. Berdin dio garaia, hauteskundeak, berdin giro orokorra, berdin nazioarteko panorama, berdin Trumpek ze astakeria berria bota duen Twitterren. Eskuina, beti. Begiratzen dut inguruan eta ez nau harritzen: pareko bizilagunak Nafarroako bandera handi-handi-handia jartzen du zerbait ospatu nahi duen guztietan, edo bestela Jesusitoren pankarta bat erlijioarekin lotutako ospakizun bat dagoenean; azpikoak ez du bizilagunekin hitz egiten aspaldian, gotortuta irudikatzen dut armada zahar, ezpata loriatsu eta Nafarroa batailoiaren balentriak aletzen dituen liburu zaharren artean; beste aldeko portalean Opuseko familia oso bat bizi dela badakit, eta gure xelebre partikularrak defenditu ohi du, ondoko tabernan, etorkin gehiago etortzen badira berak eskopeta hartuko duela. Gero dago Abel Azconaren kontrako prozesua eta Clemente Bernarden aurkako sententzia eta panorama iluna begitantzen zait, winter is coming, edo ahoskatzen den bezala. Izango da hauteskundeak hurbil daudelako, benetakoak, baina gauza bat esango dizuet: ez sinetsi abstentzioa aldarrikatzen dutenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!