Hortentsiak

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2019ko mar. 20a, 12:15

Urtero dago une bat, amaren etxeko terrazaren loreak ikusten dituzunean, esaten duzula: aurten bai. Eta orduan, urtero bezala, hartzen diozu aldaxka bat, mimo handiz sartzen duzu poltsa batean etxeko lur beltzarekin batera, eta ekartzen duzu Iruñera. Eta sukaldeko lurra zikintzen duzu aldaxka horri ohe polit bat egiteko, lorepotoa garbi-garbia, eta jartzen duzu etxeari arratsaldeko eguzkia ematen dion aldeko leihoan, eta gero egunero begiratzen duzu nola hasten den hazten, nola ateratzen zaizkion kimuak, lore pinportak, nola badirudi baietz, baietz, loretxo bat, beste bat, eta jada gainditu dituela hotzak esaten duzu, eta orain epelarekin eta urarekin handituko dela esaten duzu, baina orduan hasten dira beroak, bero kixkaliak, eta etsipen puntu batez antzematen dituzu lehen orban ilunak, gero hostoak erortzen nola hasten diren, nola joaten den enborra lehortzen eta belzten eta, azkenean, esaten duzu: kia, Iruñean ezin da hortentsiarik jarri. Atzo jarri nuen berri bat. Aurten, bai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!