Iruinkokoa: segida behar luke

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2019ko mar. 6a, 13:13

Herri antzerkiak beti jokatu du gure gizarteetan paper askatzailea, eta herri antzerkiaren kategoriaren barruan sartu beharko genituzke mugaz haragoko pastoralak, libertimenduak, kabalkadak eta maskaradak ez ezik, alde honetako inauteriak eta, batzuetan, baita bertso saio batzuk ere. Horregatik debekatu zituzten, esaterako inauteriak, eta horregatik ez ziren goi mailako klaseen artean prestigiotsuak izan kaleetan iji eta oihu garatzen ziren parodia antzeztuak: herriak baliatzen zituelako boterea kritikatu eta boterekeria salatzeko. Sano polita eta bizigarria izan da aste honetan Iruñean antolatutako Iruinkokoa ekimena. Ez bakarrik gure honen eguneroko gai politiko eta sozialak euskaraz astindu eta boterearen eta boterearen arrimuan gertatzen direnen pleguak erakusteko balio izan zuelako, ezpada ekimen askotariko eta gaztea izan delako nagusiki, eta gazte koadrila engaiatua erakartzeko gaitasuna izan duelako. Musika, dantza, antzerkia, bertsolaritza eta testua kalean, bertatik bertara. Segida behar luke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!