Txeke zuririk ez

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2019ko urt. 16a, 12:07

Bai, ni ere haserre nago, Fernando Mendiola bezala. Baina ez nuke nahi haserreak begirada lausotzerik. Azken aste honetan Iruñean, eta, zehatzago, Alde Zaharraren inguruan bizi izan garena politika ere bada, eta politika eztabaida da, argudiatzea eta kontrarioen artean elkar ulertzen saiatzea. Politikak ere baditu makurrak, eta baditu irentsi beharrak. Politika da bestearekin egin dezakezuna egitea, ez zuk egin nahi duzuna egitea soilik. Politika da, izan ere, etengabe negoziatu behar izatea. Beraz, haserre bai, baina haserre, batez ere, politikan ari direnak eta politikan sinesten dutenak umetzat hartzen dituztenekin. Inork ez zuen esan bizitza oso bateko erregimenaren aurka egitea erraza izango zenik. Inork ez zuen esan akordioak lortzea txeke zuriak ematea zenik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!