Ez nintzen Durangoko Azokan izan, eta aitortu behar dut hautsi nuela aspaldi bateko ohitura, baina baita ere lasaitua hartu nuela. Pereza pixka bat ematen zidan urteroko gure photocolak, egun batez normal eta interesgarri iruditu beharrak, eta artikulu, kronika, txio eta argazkien bidez jarraitu nuen liburu eta azoka feria. Eta zerrenda egina banuen ere, pentsatu nuen ez zela aukera txarra izango Durangon barik Iruñean erostea erosi beharrekoa, alegia: Han ez banengo bezala, Slavenka Drakuliçena; Ruperren azken diskoa; Anthony Burguessen Laranja Mekanikoa; Susakoek gomendatutako edozer; Igelakoek gomendatutako edozer; Jon Gerediagaren Argia, Lurra, Zuhaitza, Zerua, eta Berriaren paretako egutegia.